eus cast
logo

Aroztegia Bereziartua SL familia-enpresa da, eta Usurbilgo Aginaga auzoan kokatzen da. Lantegia 1960. urtean sortu zen, beraz urte askotako esperientzia dugu.

Normalean Gipuzkoa inguruko arotzentzat egiten ditugu fabrikazioak, baina baditugu proiektuak Iberiar penintsulan zein Frantzian ere.

Gure helburua bezeroari onena eskaintzea da beti, eta horretarako etengabe merkatura egokitzen gara. Punta-puntako fabrikaziorako makinak ditugu, produkzio ahalmena eta segurtasuna bermatuz. Era berean, soluzio tekniko desberdin ugari eskaintzen ditugu. Eskakizun zorrotzenetara egokitzen gara.

Berrikuntza etengabean

2020a indarberrituta hasi dugu, egurrezko leihoen eta leihio mixtoen eskaintza zabaldu dugu, guztira bost tipologia ezberdin ezberdin eskainiz gure bezeroei. Tipologia hauen informazio gehiago nahi izan ezkero, jarri gurekin harremanetan (bereziartua@aroztegiabereziartua.com).

Azpiko bideoan, txertatu dugun lan-prozedura berriaren laburpen bat ikus daiteke, industria 4.0, punta-puntako teknologia eta software berri baten languntzaz, leihoen produkzioa erabat automatizatu dugu.



Gure eskaintza

Eskailera, leiho, miradore eta ateen produkzioan egiten dugu lan. Ez gara muntaketaz arduratzen. Ikusi hemen gure lan ezberdinak.


K21

k21
Kalitate ziurtagiria

ZERGATIK AUKERATU EGURREZKO ITXITURAK?

  • Energia aurrezpena - Egurra izatez material isolatzailea da. Egurrezko itxiturekin zubi termikoak ekiditen dira, eta energia aurrezpen handia lortzen da. Ondorioz, epe motzean amortizatzen dira.
  • Jasangarritasuna - Egurra baliabide naturala eta berriztagarria da. Ingurugiroa zaintzen da.
  • Konfort egoera areagotu - Egurra material higroskopikoa da, hau da, hezetasuna naturalki erregulatzen du.
  • Diseinu aldetik aukera mugagabeak eskaintzen ditu.
  • Iraunkortasun handia - Mantenu egoki batekin belaunaldiak iraun ditzazke.
  • Ez da material toxikoa - Sute baten aurrean ez du gas toxikorik emititzen.

KONTAKTUA

AROZTEGIA BEREZIARTUA S.L
Casa Izpira 26,
20170 Aginaga (Gipuzkoa)

   943 371 571 - 607 043 728
  bereziartua@aroztegiabereziartua.com
 

AROZTEGIA BEREZIARTUA SL B-20830048

KOKAPENA

© 2017 - AROZTEGIA BEREZIARTUA Lege oharra Cookie politika
Web orrialde honek cookie-ak erabiltzen ditu erabiltzaileen nabigazio estadistika datuak jasotzeko. Cookie politika.
Cookie politika